1.400 kilo inguruko idia hil dute Erralde hiltegian, orain arteko errekorra hautsiz

Anboto 2007ko ira. 17a, 12:40

‘Gorri’, 3,20 metroko luzera eta 1,70 metroko altueradun idia hil zuten barikuan Erralde hiltegian. Errekorra hautsi du Durangoko hiltegiak 1.400 kilo inguruko idia hiltzean. Arrietako (Bizkaia) Alberto Iturberen ‘Gorri’ idiak kanalean 920 kilo zituen.

‘Gorri’, 3,20 metroko luzera eta 1,70 metroko altueradun idia hil zuten barikuan Erralde hiltegian. Errekorra hautsi du Durangoko hiltegiak 1.400 kilo inguruko idia hiltzean. Arrietako (Bizkaia) Alberto Iturberen ‘Gorri’ idiak kanalean 920 kilo zituen.

erraldeko1400kiloko_idia.jpgLastoarekin, etxeko artoarekin eta baserrian bertan prestatutako pentsuarekin hazi dute 10 urte beteta zituen ‘Gorri’, Busturi auzoko Makuleta baserrian; horrezaz gainera, idi probatan arituta hartu zuen halako gorpuzkera ‘Gorri’k —sei tapaki lortu izan ditu probetan—, Iturbek berak azaldu duenez. Makuletan 240 bat buru dituzte eta beste bost bat idi gazteagoak ere badituzte idi-probetarako.

Durangoko hiltegira eroan ditu abelburuak beti Iturbek eta eskualdeko hiltegion aldekoa dela aitortu du: “Gertu daukagu eta garraioan ere aurrezten dugu.

Hiltegiko kudeatzaile Eneko Egibarrek azaldu duen moduan, “gutxitan ikusten dira horren abelburu handiak eta horren egoera onean; izan ere, halako pisuarekin hanketan ere sufritu egiten dute”. Faenatu tradizionala erabilita hil dute ‘Gorri’, Erraldera doazen buru guztiekin egiten duten moduan. Irailean, dagoeneko 130 buru inguru hil dituzte Erralden.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!