Jarabe de Palo eta Barricada dakartzate aurten Sanfaustoek

Anboto 2007ko ira. 13a, 16:09

Udaletxetik jaurtitako txupinazo eta pregoiarekin batera abiatuko dituzte, urriaren 11n, Sanfaustoak. Ardura nork hartuko duen erabakita ez dagoen arren, Jai Batzordeak aurreratu ditu kultur eskaintzaren zertzelada batzuk. Egitarauak 293.000 euroko aurrekontua izan du.

Indar handiko ikuskizunen artean, Jarabe de Palo (13an) eta Barricada (20an) nabarmendu dituzte. Losdelgas, Boleros4, Orquesta Jamaika, Ade Flow eta Lantz taldeek aberastuko dute musika eskaintza, bilbainadak eta nafarroako jotak ahaztu gabe. Gazteenentzako karaokea, Tabira Musika Bandaren kontzertuak eta XIII. Txistu Kontzertua ere batzen ditu egitarauak, txalapartari, txistulari, gaiteroak… ez eze.

Bestetik, antzerki eta ikuskizun eskaintza anitza lortzeko “ahalegin berezia” egin dute: Gari, Montxo eta Joselontxo, El Negro y el Flaco, Maria Luisa Merlo, Trapu Zaharra, Hortzmuga… batuz.

Nobedadeen artean, berriz, zezen plaza berreskuratu izana aitatu dute, Tabiran izango den autoen slalom-a ez eze, eta, aurreratu dutenez Landakoguneak hartuko du umeen jolasgunea, 12, 13 eta 20an. Udaleko alderdiek egindako lana aitortu dute, baina, Landakogunea erabiltzeagatik 9.800 euro ordaintzea kritikatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!