Alde Zaharreko hainbat kaletako harlauzen granailatze-lanak hasi dituzte asteon, zoruaren zimurtasuna handitu eta bertan gertatu ohi diren labainkadak ekiditeko. Lanotarako 90.000 euroko inbertsioa egingo du Udalak. Guztira, 13.000 metro koadroan eragingo dute lanek; Barrenkale, Artekale, Goienkale, Kalebarria, Komentukale eta Zeharkale ez eze, Bartolome Ertzilla, San Martin eta Andra Mari ere granailatuko dituzte.

Udaleko zerbitzu teknikoek jakitera eman dutenez, “hainbat proba eta azterketa” egin ondoren, “hainbat lakaren” erabilera baztertu dute tratamenduaren “iraupen eskasagatik”, gastua txikiagoa izan arren. Astelehenean hasi dituzte Alde Zaharreko kaleon zoladuraren granailatze-lanak. Udal iturriek ez dute zehaztu noiz arte luzatuko diren.