Berdintasuna bultzatzeko plana egituratu gura dute

Anboto 2007ko ira. 10a, 16:06

Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasun Plana landuko du Udalak, eta horren oinarri izango den diagnosia egiteko laguntza teknikorako Elhuyar Zubide S. L. enpresa kontratatu du. Hiru hiletan egingo du aitaturiko azterlana enpresak, eta horretarako 19.000 euroko aurrekontua izango du.

Emakunderen ildoari eta Emakumeen eta Gizonen Arteko Berdintasunerako 4/2005 Legeak 15.3 artikuluan eta Toki Administrazioko 7. artikuluan dioenari jarraituz egingo da plana Durangon. Ildo berean, 2008an zehar emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko Akzio Plana prestatuko dute Aukera Berdintasunaren Sailetik. Horrek indarkeria egoerei erantzun gura die eta gizartea sentsibilizatzeko tresna izan gura du. Azaldu dutenez, jende askoren parte-hartzea bideratu gura dute, “durangarren proposamen eta aholkuak jasotzeko”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!