Urtxintxa eskolarekin batera begirale ikastaro berria eratu du, Durangon, Berbaro euskara elkarteak.
Ume eta gazteekin lan egiteko gai diren begiraleak sortzea da urte biko ikastaroaren helburua (240 ordu teoriko eta 120 praktiko) eta 18 urtetik gorakoei dago zuzenduta. Irailaren 17tik 28ra eman daiteke izena, elkarteak Pinondon daukan egoitzan.