Hainbat guraso Ezkurdiko jolasgune berriarekin kexu

Anboto 2007ko ira. 6a, 11:39

Ezkurdin egokitutako zabalgune handia ikusita “ulertezina” deritzo hainbat gurasok umeentzako jolasgune zabalagoa ez egiteari.

Ezkurdin egokitutako zabalgune handia ikusita “ulertezina” deritzo hainbat gurasok umeentzako jolasgune zabalagoa ez egiteari.

Ezkurdiko_jolasgunea.jpgGurasook kexu dira egokitutako jolasekin: “Ume txikienentzat gailu bi baino ez daude, esaterako. Nagusitxoagoekin partekatzeko gehiago dituzten arren, eurentzako jolasak gutxi dira, eta abuztuan, opor sasoia izanda ere, ilarak sortu dira”.

Ikasturtea hasten denean “arazoa areagotu” egin daitekeela uste dute zenbait gurasok: “Neskato-mutikoak eskolatik irtetean denak elkartuko dira jolasgunean”, diote. Udal ordezkariek azaldu dutenez, jakitun dira sortu diren kexa horietaz. Gaia aztertzekotan dira; hala ere, oraindino ez dela erabakirik hartu adierazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!