Landakoko hiru tenis pistak eta padeleko biak erabilera nabarmena izan dute zabalik izan diren lehenengo hile bi eta erdian. Maiatzaren 7an inauguratu zuten azpiegitura berria, eta uztailaren 22ra bitartean izan duten erabilera “oso handia” izan da udal ordezkarien berbetan.
Abuztuko daturik oraindino ez dutela argitu ddute Udaleko iturriek. Bestalde, denbora tarte horretan ikastaroak ere izan direla aitatu dute, eta beti ez dela aukerarik egon pistak alokatzeko, libre ez zeudelako.
Erabilera ordutan
Tenis zein padel pistak zenbat lagunek erabili dituzten ez dute zehaztu udal ordezkariek. Hala ere, aitatu dugun denboran, padel pistak 408 orduan izan direla alokatuta eman dute jakitera; tenis pistak, berriz, 557,5 orduan. Asteko batez bestekoa eginez, padel pistak astero 37 orduan izan dira alokatuta eta tenis pistak, berriz, 45 orduan.
Udal arduradunek argitu dutenez, padel ikastaroetarako pista biak erabiltzen dira, astean 14 orduz. Ordu kopuru berean, tenis pista bakarra erabiltzen ei dute ikastaroetarako.