Kurutziagako gurutzea lekuz aldatzeko lanak urrian hastea aurreikusi dute

Anboto 2007ko ira. 5a, 11:32

Urrian lekualdatu gura dute Gurutze Santuaren ermitara (XIII-XIV. mendekoa) XV. mendeko Kurutziagako gurutzea. Horretarako kontratatze-espedientea hasi berri du Udalak; gurutzea desmuntatzeaz, lekualdatzeaz eta berriro muntatzeaz arduratuko den enpresaren kontratatze-espedientea, hain zuzen ere. Halaxe eman dute jakitera udal ordezkariek.

Urrian lekualdatu gura dute Gurutze Santuaren ermitara (XIII-XIV. mendekoa) XV. mendeko Kurutziagako gurutzea. Horretarako kontratatze-espedientea hasi berri du Udalak; gurutzea desmuntatzeaz, lekualdatzeaz eta berriro muntatzeaz arduratuko den enpresaren kontratatze-espedientea, hain zuzen ere. Halaxe eman dute jakitera udal ordezkariek.

Aitatu dezagun Gurutze Santuaren ermita —zaharberritzen dihardutena— Kurutziagako gurutzearen museo moduan egokitu duela Udalak, eta, urtarrilean inauguratu ahal izatea aurreikusi dute. Hain zuzen ere, gurutzearentzat behin betiko egokitu duten lokalean bertan gurutzearen harriari kontserbazio-tratamenduaren bigarren zatia eman ondoren. Halaxe argitu dute.

kurutziagagurutzea.jpgDesmuntatze eta muntatze lanak

Kurutziagako gurutzearen lekualdatze lanek 104.500 euroko — BEZ barne— lizitazio prezioa izango dute, eta udal arduradunek arrazoitu dutenaren arabera, “hareharrizko piezaren balioak” eta “lanen izaera delikatuak” eraginda dute kostua hain altua izatea. Zehaztu dutenez, Kurutziagako gurutzea desmuntatu eta paketatu behar da Gurutze Santuaren ermitara eroan eta bertan berriro muntatzeko.

Gurutze Santuaren zaharberritzea

Gurutze Santuaren ermitaren fatxadaren zati eta horma batzuk baino ez ziren zutik geratzen –koruaren eta tarteko oinaren arrastoren batekin– orain 20 urte inguru azkenekoz jausi zenetik. Horiek guztiak berriro jarri gura izan dituzte. Obren arduradunen berbetan, “espazio zabala izango da neurri handi batean” Kurutziagako gurutzearen museoa.

Erdian jarriko dute Kurutziagako gurutzea, goian zinborioa duela, lanen arduradunek azaldu dutenez. Igarobide batek gurutzatuko du museoa eta kristalezko igogailua ere jarriko dute, bisitariei gurutzea hainbat perspektibatik ikusteko aukera eskainiz. Bestalde, aitatzekoa da Gurutze Santuaren kofradiak erabili dezan bulegoa ere egokitu dutela goiko solairuan.
Lanotan 747.270 euroko aurrekontua erabili du Durangoko Udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!