Abuztuko geldialdiaren ondoren, bihar, berriz izango da indarrean Trafiko eta Aparkalekuen Ordenantza (TAO). Halaxe eman dute jakitera udal arduradunek.
Astelehenetik barikura bitartean, 09:00etatik 13:30era eta 15:30etik 19:30era izango da indarrean TAO. Zapatuetan, berriz, 09:00etatik 13:30era.