Gu ta Gutarrak Mekoletan grabaketak egiten

Anboto 2007ko abu. 31a, 10:18

Euskal Herriko hainbat txoko egin dituzten emanaldietako bertso-kanten bilduma da hainbat musikarirekin batera eskuartean darabiltena

Urte hasieran abiatu zuten bidean aurrera darraite Igor Elortza eta Unai Iturriagak, oholtza gainean lagun dituzten musikariekin batera. Gu ta Gutarrak proiektuari ekin zioten otsailean, eta orduan markatu zuten epearen barruan –hau da, udazkenerako– prest izateko asmoarekin jardun dute udako egunetan Otxandioko Mekoletan diskoa grabatzen. Euskal Herriko hainbat txoko egin dituzten emanaldietako bertso-kanten bilduma da hainbat musikarirekin batera eskuartean darabiltena orain, gutagutarrak.eu blogean jakinarazten dutenez. Bertan nabarmentzen dutenez, diskoa osatu ondoren euren ikuskizunaren zuzeneko emanaldiekin jarraitzeko asmoa ere badute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!