Plateruenean emango dute aurtengo Bandjoust saria

Anboto 2007ko abu. 31a, 10:15

Aurtengo lehiaketa, hirugarren edizioa izango dena, Durangoko Plateruena Antzokian egingo dute, urriaren 5ean.

Besteak beste, Donostiako Rock Star aretoan egin izan dituzte aurreko edizioak, eta aurreko deialdietan irabazle izan dira, besteak beste, Sexty Sexers taldeko beratarrak. Aurtengo lehiaketa, hirugarren edizioa izango dena, Durangoko Plateruena Antzokian egingo dute, urriaren 5ean.

Data hori baino lehenago, lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek gehienez ere 4 kantu jasoko dituen CD formatuko maketa bidali beharko dute irailaren 14a baino lehenago, eta abestiekin batera taldearen biografia txiki bat eta taldearekin harremanetan jartzeko kontakturako telefono zenbakiak jakinarazi beharko dituzte.

Goian esandakoa bidaltzen duten taldeen artean Volcom-eko kideek osatutako epaimahaiak 6 talde aukeratuko ditu, eta horiek izango dute urriaren 5ean Plateruena antzokiko agertokira igo eta euren musika erakusteko aukera.

Platerueneko finalera iristen diren talde guztiek Volcom enpresaren materiala jasoko dute sari moduan. Sei finalisten artean irabazle aukeratzen duten musika taldeak, berriz, estudioan gastu guztiak ordainduta kantu bat grabatzeko aukera izango du, irratian edo lp moduan erabilgarri izateko. Gogoan izan musikari eta musika zaleek, finala urriaren 5ean izango dela, eta lanak bidaltzeko epe muga irailaren 14a.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!