Landakoko asfaltatze-lanek hainbat aldaketa eragin dute

Anboto 2007ko abu. 30a, 17:46

Landakon fresatze- eta alfaltatze-lanak hasi ditu Udalak asteon, trafikoan hainbat aldaketa eraginez. Hainbat herritarren kexak be sortu ditu horrek. Hainbaten ahotan ulertezina da lanok aste batzuk lehenago egin ez izana, “opor sasoia aprobetxatuz”.

Landakon fresatze- eta alfaltatze-lanak hasi ditu Udalak asteon, trafikoan hainbat aldaketa eraginez. Hainbat herritarren kexak be sortu ditu horrek. Hainbaten ahotan ulertezina da lanok aste batzuk lehenago egin ez izana, “opor sasoia aprobetxatuz”.

Astelehenean itxi zuten trafikoarentzat Landako Etorbidea eta Landakoko errotonda, eta itxita egon da eguaztenera arte. Trafikoa bideratzeko, berriz, Murueta Torre auzunearen atzealdetik —kiroldegiaren albotik— noranzko bi egokitu dituzte, berton aparkatzea debekatuta. Halaxe mantenduko da hori lanak amaitu arte; astelehen edo martitzenean aurreikusi dute amaitzea. Aitatu dezagun autobus geltokia ere Fray Juan de Zumarragako 3 eta 5era lekualdatu dutela. Behin-behineko geltoki bakarra da lanak amaitu arte.

Landakoko errotonda zabaltzearekin batera, Landako Etorbideko Bilbo-Elorrio noranzkoko zirkulazioa itxi dute, trafikoa alboko errailera bideratuz: Elorriotik Bilborako bidea, berriz, Landakoko errotondatik, Arripausueta kaletik eta Murueta Torreko atzealdetik bideratu dute. Lanok amaituta Elorrio-Bilbo noranzkoko bidea fresatu eta asfaltatzea geratzen da. Bilborantz ohiko bidea jarraitu arren, Elorriora joateko Murueta Torre atzealdeko bidea erabili beharko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!