Ehun salaketa baino gehiago atentatuaren kalteengatik

Anboto 2007ko abu. 29a, 15:26

Herritarren Arretarako Zerbitzuak joan zen barikuan Guardia Zibilaren kuartelaren alboan zartarazitako bonba-autoaren ondorioz kalte materialak izan dituztenen hainbat erreklamazio bideratu ditu egunotan. Herrizaingo Sailaren arabera, joan zen astelehenera arte 137 durangarrek aurkeztu dute salaketa Ertzaintzan.

Herritarren Arretarako Zerbitzuak joan zen barikuan Guardia Zibilaren kuartelaren alboan zartarazitako bonba-autoaren ondorioz kalte materialak izan dituztenen hainbat erreklamazio bideratu ditu egunotan. Herrizaingo Sailaren arabera, joan zen astelehenera arte 137 durangarrek aurkeztu dute salaketa Ertzaintzan.

Arretarako Zerbitzutik beharrezko agirien barri ere eman dute, ondasun asegurua duten eta kalte materialak izan dituztenen erreklamazioak Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak bideratu ditzan, eta, aseguru gabekoenak Jaurlaritzak. NAN edo IFKren fotokopia eta Ertzaintzan egindako gertakarien salaketa aurkeztu behar dira. Asegururik ezean eskaera-orria ere aurkeztuko da, eta asegurua dutenek erreklamazio-orria ez eze aseguru polizaren baldintza berezien fotokopia eta ezbeharra izandako epealdiari dagokion aseguru-primaren bankuko ordainagiriarena ere bai.

bonba_autoa_durango.jpgBonba-autoa —lehergaiz betetako C-15 furgoneta bat— 03:30 aldera lehertu zen Guardia Zibilaren kuartelaren alboko aparkalekuan. Guardia zibil bik zauri arinak izan zituzten eta kalte material handiak izan ziren. Kuartel-etxeko 16 etxe suntsituta edo ez erabiltzeko moduan geratu ziren eta hamar ibilgailu txikituta. Inguruko etxeetan ere leiho eta ateak apurtu zituen. Ordubete ingurura auto bat kiskali zen Zornotzan, poliziaren ustez atentatuaren egileek ihes egiteko erabilitako. ETAri egotzi zieten atentatua polizia iturriek.

Atentatua gaitzetsiz idatzia kaleratu zuen Udaleko bozeramale batzordeak; EAE-ANVk sinatu ez zuena. Horrek beste bat kaleratu zuen herritar kaltetu guztiei elkartasuna adieraziz eta “bakerako eta demokraziaren aldeko konpromisoa berretsiz”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!