Aralarrek dio "ausardia hasieratik" izan behar dela

Anboto 2007ko uzt. 26a, 14:08

Aralarrek kaleratutako alderdi politiko baten balorazio “partzial” eta “oso subjektiboei” erantzuteko deitutako agerraldian , “ausardia hasieratik” izan behar dela nabarmendu gura izan du. Argitu duenez, hauteskundeak igarota “aldaketa bat posible” ikusi izan du Aralarrek, eta “aldaketa” horretarako alkatea aldatzea “beharrezkoa” jo izan du: “Alkatetza aldatu gabe zaila da aldaketa emate, alkatearekiko errespetu osoarekin”.

Aralarrek kaleratutako alderdi politiko baten balorazio “partzial” eta “oso subjektiboei” erantzuteko deitutako agerraldian , “ausardia hasieratik” izan behar dela nabarmendu gura izan du. Argitu duenez, hauteskundeak igarota “aldaketa bat posible” ikusi izan du Aralarrek, eta “aldaketa” horretarako alkatea aldatzea “beharrezkoa” jo izan du: “Alkatetza aldatu gabe zaila da aldaketa emate, alkatearekiko errespetu osoarekin”.

“Arlo sozialarekin lotuta iritzi berdina” izanik aldaketarako aukera ikusi du Aralarrek hauteskundeen ondoren, eta “alkatetzaren aldaketa” ere. Horri begira, hartu-emanak izan ziren , baina, Aralarren ustean “erantzukizun handiena” PSE-EE eta EAE-ANVrena zen — launa zinegotzi dituelako—: “Biak ados jarriz gero aldaketa posible zela ikusi genuen. PSE-EEk hasieratik azaldu izan du horretarako bere ezina, EAE-ANVrekin akordio batera heltzea oso zaila ikusten zutelako. Hala ere, EAE-ANVren jarrera harriduraz eta desilusioz hartu dugu. Hainbat gaitaz jardun dugu egindako batzarretan, gai interesgarriak, hala ere, alkatetza ez zutela helburu agertu zuten hasieratik”.

Horren aurrean, Aralarrek “eskatutako ausardiari” erantzunez nabarmendu du “euren ausardia falta”. Gaineratu dutenez, EAE-ANVk “orduan zertara jolasten” ziharduen ez du ulertzen Aralarrek: “Izan ere, guri agertu ziguten alkatetza ez zutela helburu eta ez ziguten botoa ere eskatu,baina, PSE-EErekin izandako hartu-emanetan aitatu izan dute alkatetza aldaketa”.
Hauteskundeetatik egindako batzarrak “oso garrantzitsuak” jo ditu Aralarrek, baina, “hauteskunde-programetan zeuden bateratasunak ikusteko” izan direla azaldu du.

Boto haztatua


Era berean, boto haztatuarekin lotuta adostasun bat izan zela onartu du Aralarrek, “hala ere, idazkaritzatik kontrako irizpideren bat egonez gero bigarren aukeraren alde egingo zela agertu zen eta hala gertatu zen batzorde eraketetarako osoko bilkuran”. Udalbatzarrean abstenitu egin zela nabarmendu du Aralarrek eta gogorarazi du ez zela boto haztatudun batzordeak sortzea bozkatzeko aukerarik izan. “Inork ez zuen aukera hori bozkatzea eskatu”.

Bestalde, sortutako Parte-hartze Batzorde Bereziaren sorrerari egokia deritzo Aralarrek: “Izaera berezi horrekin ados gaude eta zinegotzi bana egonda boto haztatua ezarri daiteke. Gainera, edozein herritarrek parte hartu dezake”. Nabarmendu gura izan dutenez, “garrantzitsuena da parte hartzea landuko dela”.

Liberazioetarako aukerarekin ados

Alderdi bakoitzeko zinegotzi bana liberatzeko planteamendu orokorrarekin ados dagoela ere adierazi du Aralarrek: “Horrela planteatu izan dugu guk eta aukera hori emateri egokia deritzogu. Bestela, gutxiengo diren alderdiek ez dute aukera hori”. Argitu gura izan du baita “zinegotziek ez dutela alderdiarentzat lan egiten, herriarentzat baino”. Hartutako erabakiarekin “pozik” dago Aralar eta “emaitzak” ikusteko direla.

Era berean, kontuak urrian aterako dituela azaldu dute: “Bakoitzaren esku dago, EB-Berdeak eta EAE-ANVk ezei dute inor liberatuko eta Aralarrek liberazio erdia hartuko du. Urrira arte dugu epea eta orduan aterako ditugu kontuak. Diru asko dela eta beharrezkoa dela ikusiz gero ez dugu atzera egiteko arazorik izango”. Hala ere, “premiazkoa” deritze Udalerako barne araudi bat, soldatak, liberazioak, eskuduntzak… arautuko dituena. “Gaur egun ez dago horrelakorik eta bueltan araudi hori eratzea proposatuko dugu”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!