EAE-ANVk proposatuko du alderdiari emandako diruarekin aurre egitea zinegotzien liberazioei

Anboto 2007ko uzt. 24a, 15:55

Oposizioko alderdi bakoitzak dedikazio esklusibo izango duen ordezkari bat izatea eta Gobernu Taldeak beste bat, alkate eta alkateordeaz gainera, aztertuko da, gaurko deitutako ez ohiko udalbatzarrean. Horren aurrean, EAE-ANVk proposatuko du, Udalak alderdi bakoitzari emandako dirua erabiltzea, hala behar izanez gero, liberazio horri aurre egiteko. Alkate eta alkate-ordearen dedikazio esklusiboarekin ados daude, "horrek ez duen arren esan gura soldatekin ados gaudenik".

EAE-ANVk jakitera eman duenez, zinegotzien dietak eta liberazioak — liberatuek ez dute dietarik jasotzen— batuta, urtean 498.000 euro inguruko gastua suposatuko du egingo den proposamenak. Alkate eta alkate-ordearen soldatak eta alderdi bakoitzak zinegotzi kopuruaren arabera jasotako dirua geratuko litzake horretatik kanpo, argitu dutenez. “ Orain arte, zinegotzien dietak eta liberazioek 177.000 euro inguruko gastua eragin diote Udalari”. 

Alderdi bakoitzak zinegotzi kopuruaren arabera jasotako diru gehituta 576.600 euro inguruko diru-atala batzen du —orain arte, 272.800 euro inguru zen—, EAE-ANVek emandako datuen arabera eta alkate eta alkate-ordearen soldatak gehituta, guztira, 702.700 euro inguru: “alderdientzat eta 21 zinegotzirentzat bideratuko den dirua”.

Horren ildotik, EAE-ANVk proposatuko du Udalak alderdi bakoitzari emandako dirua erabiltzea, hala behar izanez gero, liberazio horri aurre egiteko; “izan ere, pertsona horrek alderdiarentzako egingo du lan”.

Alderdiek jasotako diruarekin liberatzeko aukera badagoela uste du EAE-ANVk. Jakin eragin dutenez, EAJk 22.500 euro jasotzen ditu, PSE-EE eta EAE-ANVk 15.800, PPk 13.600, Aralarrek 11.400 eta EB-Berdeak taldeak 9.200. Guztira, 98.600 euro inguru bideratzen da alderdietara. Azkenik, gogoratu dute batzorde bakoitzera joateagatik 58 euro inguru jasotzen dituela zinegotzi bakoitzak — liberatuek ez dute, baina, dietarik kobratzen—.

Osoko bilkura 19:00etan hasiko da eta Tokiko Gobernu Batzordearen kideak eta hori biltzeko maiztasuna aztertu eta erabakiko da. Era berean, talde politikoen ordezkarien izendapenari buruzko kontu ematea ere egingo da, organo osagarrietako, erakunde autonomoetako eta udal elkarte publikoetako ordezkarien berri ere emango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!