EAE-ANVk "ezkerreko indarren elkargunearen" alde "ausardia" eskatu du

Anboto 2007ko uzt. 24a, 15:30

EAE-ANVk “ezkerreko indarren elkargunearen” aldeko apustua berretsi du hedabideen aurrean egindako agerraldian, “ezkerreko blokearen aldeko propaganda” egiten dihardutenik ukatuz, eta “konpromisoak aurrera eroateko orduan ausardia” eskatu die Ezker Batua, Aralar eta PSE-EEri.

EAE-ANVk “ezkerreko indarren elkargunearen” aldeko apustua berretsi du hedabideen aurrean egindako agerraldian, “ezkerreko blokearen aldeko propaganda” egiten dihardutenik ukatuz, eta “konpromisoak aurrera eroateko orduan ausardia” eskatu die Ezker Batua, Aralar eta PSE-EEri.

Hauteskundeetatik bueltan Udalean, EAJren “politika neoliberalaren aurrean” ezkerreko politika eroateko aukera zabaldu zela nabarmendu du EAE-ANVk, “Durangoko herriari ezkerreko aldaketa bat eskaintzeko” aukera. “Durangon ezkerretik eraikitzeko aukera paregabea zegoen”. Oinarri horretatik abiatuta, jarraian, EB-Berdeak, Aralar, PSE-EE eta EAE-ANV lanean hasi zirela eman du jakitera azken horrek: “Beste behin, ilusioz eta apaltasunez heldu genion gure herriarentzat proiektu berriak martxan jartzeko aukera honi. Maiztasun handiz biltzen hasi ginen. Ideiak komunean jarri genituen eta lan ildoak zehazten joan ginen, aurrerantzean etor zitekeenaren oinarriak jartzen hasi ginen”.

Hilabete biotan, “bataz bestean astean birritan” batu izan dira alderdiok EAE-ANVk jakitera eman duenez, eta, batzordeetan bozka haztatua izatearen eta parte hartze batzordearen sorreran adostasuna lortu zuten. Hala ere, “EAE-ANVk bakarrik mantendu du bere hitza”, diotenez: “Ustez ezkertiarrak diren alderdiek beraien irizpideak alde batera utzi dituzte, eta beraiei esker parte hartze batzordea aldizkakoa izango da eta ez iraunkorra beste edozein batzorde bezala”.

EAE-ANVk argitu dutenez, Herritarrekiko Harremanetarako Batzordea behar du Udalak: “Batzorde Informatibo horren zeregina Udaletik herritarrenganako informazio bideak sortzea koordinatzea eta elikatzea litzake. Baita herritarren proposamen eta lanak jasotzea ere”. Horrela, proposamen eta lanok bildu eta adostutako neurriak beteko zituen bitartekoak jarriko zituen batzordeak”.

"Bakarrik geratu ginen"


Joan zen asteko batzorde eraketarako adostuta zituen EAE-ANVren berbetan, batzordeko zinegotzi kopurua, zenbat Batzorde Informatibo eratu eta horren esparrua. Gaineratu dutenez, bozka haztatuaren aldeko apustua egin zuten, beti ere, alderdi politiko guztien presentzia bermatuz. “Hori zen guztion iritziz proposamen onena, proportzionaltasuna ziurtatuko zuen formula bakarra zelako eta, adibidez, merkeagoa zelako —urtean, 66.816 euro aurrezten dira— eta horrekin, guk hori gura genuela esan gura ez duen arren, beste bost batzorde eratu ahal izango liratekeelako”.

Hainbat gaitaz jardun dute hile biotan azaldu dutenez: “Lan bat egin izan da eta osoko bilkuran bakarrik geratu ginen. Zertan geratu da egindako lan guztia?” , galdetu dute. Nabarmendu dutenez, “herriak ezkerreko alternatiba gura izan du eta horren aldeko gara”. Bozeramale batzordean eztabaidatu zen proposamena EAE-ANVk berretsi dutenez, eta “bertan hasi ziren atzera egiten”

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!