Eratu dituzte batzordeak, epea amaitu baino egun bat lehenago

Anboto 2007ko uzt. 20a, 15:32

Ogasuna, Pertsonala eta Udaltzaingoa — Kontu Berezia hala dagokionean—; Hirigintza, Obrak eta Etxebizitza; Euskara eta Kultura; Gizarte Ekintza, Kooperazioa eta Inmigrazioa; Gazteria, Kirola eta Hezkuntza; Berdintasuna; eta Garapen Jasangarria. Zazpi batzordeok eratu ditu legealdi berrirako udalbatzar berriak.

Ogasuna, Pertsonala eta Udaltzaingoa — Kontu Berezia hala dagokionean—; Hirigintza, Obrak eta Etxebizitza; Euskara eta Kultura; Gizarte Ekintza, Kooperazioa eta Inmigrazioa; Gazteria, Kirola eta Hezkuntza; Berdintasuna; eta Garapen Jasangarria. Zazpi batzordeok eratu ditu legealdi berrirako udalbatzar berriak.

Horrezaz gainera, kontseiluetan, parte hartze foroetan eta aurrekontu parte hartzaileetan herritargoaren partehartzea bermatzeko araudia lantzeko batzorde berezia eratuko da. EAJ, PSE-EE, Aralar eta EB-Berdeak agertu dira batzorde eraketa horrekin ados. PP abstenitu egin da eta EAE-ANVk kontrako botoa eman dau. Juan Jose Ziarrusta alkateak adierazi duenez, bozeramale batzordean gehiengoz sortutako proposamena eroan izan dela bilkurara; “ez da gura proposamena ezta oposizioarena ere”.

Batzorde bakoitzean hiru ordezkari izango dira EAJk, bina izango dituzte PSE-EE eta EAE-ANVk eta bana, PP, Aralar eta EB-Berdeak-ek.

Aurreko legealdian Hirigintza eta Ingurumena batzordea zena zatitu eta ingurumenarekin lotutako gai guztiak batuko ditu orain Garapen Jasangarria batzordeak, eta Euskara eta Kulturarekin bateratuta zegoena Hezkuntza, orain, gazteria eta kirolarekin bateratuko da. Batzordeak eratu dituzten arren, batzordeburuak ez dituzte irailera bitartean izendatuko, Ziarrusta alkateak azaldu duenez. Bestalde, Gobernu Batzordea, datorren astean deituko den udalbatzarrean zehaztuko da.

Osoko bilkurak

Osoko bilkura arrunten maiztasuna, baina, zehaztu dute. Hilero egingo dute bilkura, azken eguenean — abuztuan ezik—. Hala ere, uztaila eta abenduan, eraginkortasunagatik, azken aurreko eguenean izango da bilkura. Alkateorde izendatu ditu alkateak, Aitziber Irigoras, Ander Gorrotxategi, MªJose Balier eta Natxo Martinez.

Enpresa publikoak


Beste alde batetik, Landako Erakustazokan EAJk hiru ordezkari izango ditu, bina, EAE-ANV, PSE-EE eta PPk, eta, bana, Aralar eta EB-Berdeak; Durango Eraikintzenen, berriz, aurreko enpresa publikoan besteko ordezkaritza izango dute EAJ, EAE-ANV eta PSE-EEk , baina, PPk Aralarrek eta EB-Berdeak-ek moduan ordezkari bat izango du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!