Alderdi bakoitzeko zinegotzi bat liberatzeko aukera onartu du udalbatzarrak

Anboto 2007ko uzt. 25a, 12:21

Alderdi bakoitzeko zinegotzi bat liberatzeko aukera onartu du udalbatzarrak, EAE-ANVren kontrako botoekin. Bakoitzari 53.000 euroko soldata bideratzeko proposamenak aurrera irten du.

Alderdi bakoitzeko zinegotzi bat liberatzeko aukera onartu du udalbatzarrak, EAE-ANVren kontrako botoekin. Bakoitzari 53.000 euroko soldata bideratzeko proposamenak aurrera irten du.

EAE-ANVk bertan egunean goizean horren kontrako jarrera agertu zuen, atzo, eta liberatutako zinegotzi horri alderdiak Udaletik jasotako diruarekin aurre egitea proposatu zuen. Emandako datuen arabera, soldata, dieta eta alderdi politikoei emandako diru batzen duen diru-atala 700.000 eurotik gorakoa izango dela nabarmendu zuen, “izaera sozialeko edozein atalera bideratzen dena baino gehiego”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!