‘Uribarriko Ama’ liburua kaleratu dute hirugarrenez

Anboto 2007ko uzt. 10a, 14:02

“Zuzenduta eta osatuta” kaleratu dute hirugarrenez Uribarriko Ama liburua Uribarriko Andra Maria basilikako arduradunek. Iaz “agortutakoa zuzendu eta aberastuta” kaleratu dute Sakontzen sortako 3. alea den 88 orrialdeko liburu “txukuna”, argitu dutenez, eta atal nagusi bi ditu: lehenengoa, bederatziurrenari begira osatu batez ere; bigarrena, berriz, basilikari buruzko datuekin hornitu dute. Liburu elebiduna sakristian eskuratu daiteke euro bian.

Bederatziurren egun bakoitzari dagokion hausnarketa batzen du Uribarriko Ama, herri berriaren profeta izeneko lehenengo atalak. Era berean, Vicente Vide abade durangarrak egindako saio labur “mamitsua” ere jasotzen du, “mendeetako ohiturari gaurkotasun itzela emanez”, jakitera eman dutenez. Uribarriko Andra Maria eta Durango deritzo bigarren atalak. Bertan elizaren hainbat datu eta argazki jaso dituzte: 1510eko urtarrilaren 6ko bataio agiriaren kopia, 1600eko erretaularen azalpena edota 1740ko Urkizuren bederatziurrena eta zortzikoak. Era berean, 1936ko bonbardaketaren ondorengo elizaren lanen argazkiak ere batu dituzte, 1938koak, eta Albert-Louis Deschampsek ateratakoak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!