Enpresatan euskara zelan txertatu aztertuko dute eguenean Elkartegian

Anboto 2007ko uzt. 4a, 19:34

Euskara enpresatan zelan txertatu daitekeen ezagutaraztea eta hori elkar partekatzea helburu hartuta Euskara enpresatan jardunaldia izango da, eguenean, uztailaren 5ean Landako Elkartegian, Elhuyar Aholkularitzak eratuta. Saioa 11:00etan hasiko da eta 13:00 aldera amaituko dute.

Gotzon Loberak Bizkaiko Diputazioko Euskara Sustatzeko zuzendari nagusiak zabalduko duen saioan hiru esperientzi aurkeztu dituzte: Azpiegitura S. A., Maier S. Koop eta Batz S. Koop. Ondoren, 16 urtean euskararen erabilera lan munduan sustatzeko zereginean diharduen Elhuyar Aholkularitzaren aurkezpena egingo da. Aitatu dezagun Elkartegiko bulego berria ere inauguratu dutela.

Euskara-plana dutn enpresen esperientziak ezagutzeko eta lanean euskara txertatzeko bideak aztertzeko jardunaldiotarako plana maila desberdinetan garatuta duten enpresak aukeratu ditue —Azpiegituragaz ituna sinatuta, Elhuyar Aholkularitzak gehiago eratzea du asmoa—.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!