Lurzoru Zientziaren Espainiako Elkartearen bilera eratu dute

Anboto 2007ko eka. 27a, 13:07

Lurzoru Zientziaren Espainiako Elkartearen XXVI. Bilera Nazionala eratu dute, asteon, Durangoko Landako Elkartegian. Astelehenean egin zen irekiera ekitaldian Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburu Gonzalo Saez de Samaniegok, Neiker Tecnaliako presidente Luis Javier Telleriake eta Durangoko alkate Juan Jose Ziarrustak jardun zuten.

lurzoruzientzia.jpgLurzoru Zientziaren Espainiako Elkartearen XXVI. Bilera Nazionala eratu dute, asteon, Durangoko Landako Elkartegian. Astelehenean egin zen irekiera ekitaldian Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburu Gonzalo Saez de Samaniegok, Neiker Tecnaliako presidente Luis Javier Telleriake eta Durangoko alkate Juan Jose Ziarrustak jardun zuten.

Gaur azken eguna duen bilera horretan, landa-irtenaldien artean garatu da eta Euskal Herriko lurzoruaren ezaugarriak aztertzen dihardute: Europako hainbat herrialdetako 100 zientzilari, edafologia eta geologian adituek, Gipuzkoa, Arabako Errioxa eta Gallartako meategi guneetako lurzoruak aztertzen dihardute hiru egunotan zehar, euren problematika aztertu eta baloratuz. Baso ustiapen, larreen eta nekazaritza arloko Neiker-eko proiektu biziak ere aurkeztu dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!