Bazkaria eta jokuak I. Gazte Topaketen barruan

Anboto 2007ko ekainaren 27a

I. Gazte Topaketak antolatu dituzte ekainaren 30erako Durangon, Santa Anan, hain zuzen. Gazteen ardurei erantzuteko bilgunea sortu dela hilabete eskas da: Santa Anako Izarra. Gazte topaketak, berriz, bertotik eratutako ekitaldia.

Eztabaida-berbaldiekin hasiko dute eguna, 10:30ean. Sapuetxe gaztetxean izango da hori; geroko ekitaldiak, baina, Santa Anan batuko dira.

Bazkaria izango da 14:30ean — gaur da txartela eskuratzeko azken eguna, Ttipi-Ttapan edo Sapuetxe gaztetxean—, eta, ondoren, lokal eta koadrilen arteko jokoak hasiko dituzte. Triki-bertso-poteoarekin amaituko dituzte eratutako ekitaldiak. Horretarako 18:30ean batuko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!