Japan Car-eko gerente Fernando Arroyo eta azpiegitura berrien arduradun Juan Jose Hernandezek parte hartu zuten joan zen barikuan egindako Toyota kontzesionario berriaren inaugurazioan. Toyota Japan Car 1987an jaio zen Bizkaian kontzesionario ofizial eta esklusibo moduan Leioako azpiegiturekin.

Azpiegitura berriarekin eskainitako zerbitzuen gaitasuna zabaltzen du Toyota Japan Car-ek, azaldu dutenez, “bezeroen zerbitzuari ikuspegi berri bat emanez”, eta bere filosofia mantentzen du: “Bezero guztiz asebeteak”.
Automobil berriari zein salmenta osteko zerbitzuari dagokionez, bezeroaren asebetetzea eta esperientzia zein den “benetako denboran” ezagutu gura da zerbitzu berriarekin: “Izan ere, “asebetetzea ezagutzeak eskainitako zerbitzua hobetzeko ekintzak zein ekintza planak bideratzeko aukera ematen du”.
Hamarkada bi
Orain 20 urte jaio zen Japan Car. Orduan Land Cruiser eta Celica modeloetan oinarritutakoa zen eskaintza. Hala ere, inportazio kupoekin sortutako arazoengatik markaren garatzea, operazio bolumenei dagokionez, ez da emango 2003ra arte, jakitera eman dutenez. 2003an 640 automobil saldu zituzten; 2006an, berriz, 1.215.
Garatzen hasitako teknologia hibridoak —Toyotaren kasuan PRIUS modeloarekin—, “kutsatzen duten emisioen eta erregai kontsumoaren murrizketan” munduko garapen teknologikoaren buru direla ere gogorarazi dute.