Abadiño eta Izurtzarekin Durangok dituen munarriak ikusteko gonbita egin dute

Anboto 2007ko eka. 25a, 11:42

Hiriko mugarria ezagutzeko urteroko gonbita luzatu dute Alpino Tabira mendizale taldeak eta Udalak, elkarlanean eratutako Mugarri Egunean. Zapatuan, ekainaren 30ean, jarri dute horretarako hitzordua, 08.00etan, Andra Mariako elizpean


Hiriko mugarria ezagutzeko urteroko gonbita luzatu dute Alpino Tabira mendizale taldeak eta Udalak, elkarlanean eratutako Mugarri Egunean. Zapatuan, ekainaren 30ean, jarri dute horretarako hitzordua, 08.00etan, Andra Mariako elizpean.


Aurtengoa, Mugarri Egunaren VIII. edizioa izango da eta Durangok Abadiño eta Izurtzarekin batera dituen mugarriak ikusteko aukera eskainiko da. Aitatu dezagun Mugarri Eguna, urtez urte eta etapaz etapa, Durangoko Mugarrien ibilbide osoa burutzeko helbururekin sortu zela.

Lau orduko iraupena dauka egingo den ibilbideak; jakitera eman dutenez, ibilbide gidatu eta egokitua, eta komenigarria da bota egokiak eramatea. Lehenengo mugarrira hurbiltzeko, Andra Mariako elizpetik Santikurutzerainoko bidea egingo da. Gero, Santi Kurutz, Izurtza, Dolometa eta Mendigaingo mugarriak bisitatutako dira, Santa Agedako baselizan amaitu artean. Iaz, Iurreta, Abadiño eta Izurtzarekin Durangok dituen munarriak bisitatu zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!