Azterlan Ikerketa Metalurgikorako Zentroaren , Tabira Galdaketa Institutuaren eta Ashland enpresaren bitartez etorri dira japoniarrak gura eskualdera. Durangaldea ezagutu eta galdaketa enpresekin lotuta bertako jardunaren berri izatea izan dute.Bilkura aretoan egindako harreran inguruko galdaketa enpresetako gerente talde batek ere parte hartu izan du — Fuchosa (Atxondo), Fytasa (Elorrio), Furesa (Iurreta), Urbina (Gasteiz)…—, Ashland zein Azterlan eta Tabirako ordezkariek ez eze.