Basilikako azken aldare biak errestauratzeko lanak hasi dituzte

Anboto 2007ko eka. 25a, 14:03

San Antonio eta San Martin Obisporen aldareak zaharberritzeko lanak hasi dituzte Andra Maria basilikan. Horrexek dira zaharberritzeko geratzen ziren aldareak eta lanak, lau hileren barruan amaitzea aurreikusi du lan-taldearen arduradun den Jose Mª Urquizuk, Pintura eta Errestaurazioan lizentziatuak. San Antonioren erretaula neoklasikoan —1865 ingurukoak— izan dute sorpresa.

Izan ere, errestaurazioa prestatzeko lehenengo pintura laginak egiterakoan, ikusi dute irudiak exekuzio fineko eta hainbat koloreko marmoleatuak ezkutatzen dituela azken urteetako ohiko pintura marroiaren azpian.

Horren aurrean “tentuz hartzeko erabakia” hartuko beharko dute erretaularen gainean Bizkaiko Diputazioko —Andra Maria Basilika Monumentu Nazionala da-eta— eta Museo Diozesiarreko arduradunek, errestaurazioko eta basilikako arduradunekin batera. Halaxe azaldu dute azken horiek. Esku bakoitzeko atzamar bi faltaz zaizkio San Antonioren tailari eta errestaurazioa amaitzean “goieneko mailan distiratuko” du. Diotenez, baina, argitzeko dago zein kolore izango duen erretaulak.

Bestalde, San Martin Obisporen erretaula 1900ekoa da —3,50X5,50 neurrikoa— eta irudi nagusia XVIII. mendeko garrantzitsuena da, azaldu dutenez. Erretaula horretan bertan San Ramon Nonatoren irudia ere badago eta, oraindik ere ohitura sekularra jarraituz, Durangoko emakume haurdunak bertaratzen dira “haurdunaldi zoriontsua” eskatzeko.

Uribarriko Andra Maria basilikak hartu ditu bere gain errestaurazio lanak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!