Neoliberalismoak dakarren gizarte eredu “zanpatzailearen” ondorioz Durangoko gazteei zuzenean eragiten dien arazoei aurre egiteko jaio da Santa Anako Izarra. Ildo horretan, aurrera begira, Durangoko gazteek “sufritzen duten” problematika orori aurre egiteko asmoa izan arren, “premiazko borroka edo fronte bi” jorratzen hasiak dira: Abiadura Handiko Trena (AHT), eta, trena lurperatu ondoren egungo trenbidearen tokian egingo den “makroproiektu inposatua”.
Gazte Topaketak
Durangoko I. Gazte Topaketak antolatzen ere badihardute. Aurreratu dutenez, ekainaren 30erako berbaldi-eztabaida, bazkari, kalejira eta beste hainbat ekitaldiz hornitutako egun osoko egitarau “erakargarria” osatuko dute: “ahalik eta gazte gehien batzeko, guztion ideiak jasotzeko eta jai giroan amaituko den egun itzela bizitzeko”. Parte hartzera deitu dute.