AHTaren aurkako mila arrazoi aldarrikatuko dituzte zapatuan

Anboto 2007ko eka. 14a, 14:52

Mila arrazoi daude, AHTrik ez! goiburu hartuta Landakogunetik zapatuan 18:30ean abiatuko den “izaera anitzeko” manifestazioan parte hartzera deitu dute AHT Gelditu! Elkarlanekoek, kultura, sindikalgintza, politika eta kirol arloetan diharduten Durangoko hainbat talderekin. Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanak “gurean berehala” hasi daitezkela ikusita, “premiazko” deritze “erakundeek zehaztutako estrategiaren aurrean erantzutea”. Arrasate-Elorrio eta Abadiño-Durango tarteak eman dituzte.

Mila arrazoi daude, AHTrik ez! goiburu hartuta, Landakogunetik zapatuan 18:30ean abiatuko den “izaera anitzeko” manifestazioan parte hartzera deitu dute AHT Gelditu! Elkarlanekoek, kultura, sindikalgintza, politika eta kirol arloetan diharduten Durangoko hainbat talderekin. Abiadura Handiko Trenaren (AHT) lanak “gurean berehala” hasi daitezkela ikusita, “premiazko” deritze “erakundeek zehaztutako estrategiaren aurrean erantzutea”. Arrasate-Elorrio eta Abadiño-Durango tarteak eman dituzte.

Diotenez, “informazioaren fasea behar den moduan bete gabe proiektuaren beste zati guztiak garatu izana iruzur eta inposizioan oinarritutako estrategia baten zati dira”. AHTaren aldeko “argudiorik gabeko” iritzi publikoa sortu gura izan dela diote, eta “mugikortasun eta garraioari buruzko eztabaida serio eta kritikoa sortzea eragotzi”.

Errepideko garraioaren arazoaren konponbide eta gizartea zein ekonomia garatzeko beharrizan lez “saltzen” dutela diote: “garapen horrek, baina, ez ditu aintzat hartzen euskal herritarron eskari sozial eta ekonomikoak; ondorio ekologikoak ahaztu gabe”.

AHTaren aurkako mugimendua ez dela gutxiengo batena eta Durangoko 25 kolektiboren atxikimendua eta hainbat norbanakorena jaso dituztela esan dute: AHTaren Aurkako Durangoko Eskalatzaileak, Alpino Tabira, EHE, Txiri-Txiri, Jaizale Durangaldeko Txistulariak, Durangaldeko Askapena, Amartiti eta Karrika antzerki taldeak, Durangaldeko EB, Jaiki Futbol, Sorgintxulo, Batasuna, Aralar, LAB, Ourdaiby, Segi, Abarrak euskaltegiko irakasleak, EHNE, Mugarik Gabe, ESK, Txaman eta Marisatsarena, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!