Udako irakur gunea egokitu dute igerilekuetan

Anboto 2007ko eka. 18a, 11:34

Zabaldu berri dituzte Udal igerilekuak eta jakitera eman dutenez, udako irakur gunea egokitu dute Udalak eta Udal Kirol Erakundeak elkarlanean. Astelehenetik domekara, arratsaldero eskainiko da zerbitzua, 14:00etatik 19:00etara, datorren irailaren 15era arte.

Zabaldu berri dituzte Udal igerilekuak eta jakitera eman dutenez, udako irakur gunea egokitu dute Udalak eta Udal Kirol Erakundeak elkarlanean. Astelehenetik domekara, arratsaldero eskainiko da zerbitzua, 14:00etatik 19:00etara, datorren irailaren 15era arte.

Udal Liburutegiko zein Euskal Liburutegien Sare Nazionaleko beste edozein liburutegitako bazkideek erabili dezake zerbitzua. Bazkide ez denak, berriz, bertan orri bat beteta, bazkide txartela ateratzeko aukera izango du, azaldu dutenez.

Igerilekuetan bertan irakurtzeko materiala zein etxera eramatekoa aurkitu genezake udako irakur gunean: egunkariak, aldizkariak, haur eta helduentzat literatura… Izan ere, jakin eragin dutenez, han batutako materialaren gehiengoa haurrei zuzendutakoa izan arren, helduentzat 50 izenburu inguru izango dira eskuragarri. “Gainera, nahiz eta udako irakur gunean ez izan, izenbururen bat interesatu eta Udal Liburutegian mailegagarri egonez gero, erabiltzaileak eskaria egiteko aukera izango du eta igerilekura eroango zaio liburua.

Irakurtzeko materialaz gainera, uztaila eta abuztuan, haurrentzat irakur zaletasuna bultzatzeko ekintzak izango dira eguaztenetan.

Azaldu dutenez, irakurketa eta aisialdia erlazionatzea eta liburutegia irakurleengana hurbiltzea dauka helburu udako irakur gunea sortzeak eta haurrentzat irakur zaletasuna bultzatzeko ekintzak eratzeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!