AHTaren inguruan kaleratutako informazinoa "engainagarria" dela dio EAE-ANVk

Anboto 2007ko eka. 8a, 15:51

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuaren gaineko “informazio falta nabarmena salatu du EAE-ANVk, Udalak AHTaren proiektuari buruz udaletxeko arkupeetan jarritako informazioa “oso engainagarria” dela arrazoituz.

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuaren gaineko “informazio falta nabarmena salatu du EAE-ANVk, Udalak AHTaren proiektuari buruz udaletxeko arkupeetan jarritako informazioa “oso engainagarria” dela arrazoituz.

AHTa halako egitasmo “handi” eta “suntsitzailea”  izanik, “lotsagarria” eta “arduratzeko modukoa” deritze Udalak hartutako jarrera: “informazioa ezkutatuz eta burua zuritu guran plano batzuk jarriz”.

Diotenez, informazioa “aspaldian” dago bulego teknikoan eta nabarmentzekoa deritze hauteskundeak igaro eta gero kaleratzea.

EAE-ANVren informazioa zergatik atera den orain eta “era honetan” galdetu dute, gaineratuz, kaleratutako informazio paneletan ez direla datu guztiak jasotzen: “plano teknikoak dira eta ez diote zein eragin izango duen AHTak ingurumenean. Guzti hori euren esku dute, beraz, zeren beldur dira kaleratzeko. Herritarrentzako informazioa da hori, hala ere, zenbat eta informazio gutxiago zabaldu orduan eta traba gutxiago izango dute”.

EAE-ANVk jakitera eman duenez, “EAJk badaki proiektu horrek Euskal Herri osoan 9.000 milioiko kostua izango duela; durango-Abadiño tarteak, berriz, 50.700.000 euroko aurrekontua du”. Horri ze dirurekin egingo zaion aurre galdetu dute: “Diru publikoarekin ordainduko da? Noiz arte hipotekatuko ditu herriak?Zeintzuk onura ekarriko dizkio herriari?Zer garraiatuko du?”. Ingurumenean dagokionez, “kalte konponezinak” eragingo dizkiola nabarmendu dute: “akuiferoak suntsituko dira, Durangaldean hiru zabortegi ikaragarri  — bakotxa 800.000 m3 ingurukoa— egin beharko dira, kutsadura akustikoa eta deslokalizazioa eragingo ditu, Durangok kontsumitzen duen energia gastatuko du…”.

"Alarma gorria"

EAJk Lakuatik eta PSOEk Madrilgo Sustapen Ministeritzatik eroan dute egitasmoa aurrera EAE-ANVren berbetan eta, beraz, informazio guztia kaleratu dadila eta eraginei buruzko txostena egin dezatela eskatu die: “herritarroi informazio hori helarazi diezaietela, herri galdeketa egin ahal izateko eta, herritarron erabakia errespeta dezatela exijitzen dugu”.

“Alarma gorria” piztu behar dela nabarmendu du EAE-ANVk, obrak “udan” datoz-eta. “Halako astakeriarik egiten ezin dugu utzi; ezin dugu horrelako makroproiekturik onartu”. Ildo horretan, AHTaren aurka egingo diren ekintzetan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!