Erraldek 2.000 burutik gora hil ditu azken hiru hilean

Anboto 2007ko eka. 4a, 09:33

Erralde hiltegian zabalik dirauen azken hiru hileotan 2.000 burutik gora hil dira. Halaxe eman dute jakitera Erraldeko arduradunek, helarazitako oharrean: “inaugurazio egunetik, egunean 30 buru hilaz, 2.000 abelburu gainditu ditugu”. Hala ere, gogoratu dutenez, “sektorearen babes handia edukitzeaz gain eta bertako ganadua gehien hiltzen duen hiltegietako bat den arren, ez duela ez Bizkaiko Diputaziotik ez Eusko Jaurlaritzatik ezelango laguntzarik jaso”.

Hildako 1. 970 buru Euskal Herrikoak izan dira eta 570 Euskal Okela markarentzat klasifikatuak — denak Euskal Okela bezala salduak bertako harategi tradizionaletan—.

Pozik

Emaitzokin “gustura” daude Erralde osatzen duten Udalak; izan ere, Erralde lako proiektuak “errentagarriak” izan daitezkeenaren adibide dira. Ildo horretan, sustengutasunaren aurrean egiten duten “funtzioari” ere “oso garrantzitsua” deritze.

Harakin eta baserritarrek ere euren poza agertu diela argitu dute, eta sektorearentzako “bultzakada nabarmena” izan dela. Abelburuak “ohiko erara” hil eta prestatzen direla berretsi gura izan dute: “gure baserritarrek produzitu eta Euskal Herriko harakin tradizionaletan saltzen den produktuan sustatutako egitasmoa da”.

Erraldekoen berbetan nekazal sektorea eta horren sustengutasuna laguntzeko erarik onena da Udalak Erralde lako egitasmoetan inplikatzea; “okelaren inguruko multinazionalak euren kalitate irizpideak aplikatu ez daitezen ere bai”. Beraz, Euskal Herriko beste Udalak animatu ditu, “denen artean indarrak batu eta nekazaritza sustengagarri eta kalitatezko baten alde postura egitera”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!