Bikandi (Artabila-Durango), Mendraka (Mendraka-Elorrio), Isasi (Oromiño-Iurreta), Abañobeaskoa (Abañobisko-Abadiño), Larringan (Mendiola-Abadiño), Etxan (Orozketa-Iurreta) eta Amezketa (Arriandi-Iurreta). Durangaldeko zortzi txakolin upategiotako 2006ko ekoizpena dastatzeko aukera izango da, martitzenean, Plateruena kafe antzokia, horrek eta Saltsanek antolatutako II. Plateruena saltsan, Durangaldeko txakolinen dastapenean.
Kata bistara izango da 19:30ean, eta kanape eta txakolin dastatzea 21:00etan.
Saltsan Catering-eko arduradun eta sukaldari Iñaki Uribek beren beregi prestatutako kanapeak dastatzeko aukera izango da, parte hartu duten txakolinekin lagunduta.
Adituen balorazioa 21:30ean izango da; baita postrerako ordua ere Itsamendi upategiko txakolin gozoarekin. Ardotan aditu den Roberto Sarriugartek gidatuko duen dastapenerako txartelak 25 euro balio ditu.