'Durango saltoki-gune irekia' plataforma berria sortu da

Anboto 2007ko eka. 4a, 17:44

‘Durango saltoki-gune irekia’ plataforma sortu dute Durangoko zortzi merkatari, ostalari eta autonomo taldek, dituen hainbat arazori “irtenbide komunak” eman guran. Merkatu Plazako elkartea, Alde Zaharreko merkatariak, Magdalenako merkatariak, zapatu arratsaldetan zabaltzen duten komertzioak, etxearekin lotutako komertzioak, Durango Bai elkartea, Gu ere Bai ostalari elkartea eta profesional autonomoak. Horrexek dira plataforma berria sortzeko batutako elkarte eta taldeak.

‘Durango saltoki-gune irekia’ plataforma  sortu dute Durangoko zortzi merkatari, ostalari eta autonomo taldek, dituen hainbat arazori “irtenbide komunak” eman guran. Merkatu Plazako elkartea, Alde Zaharreko merkatariak, Magdalenako merkatariak, zapatu arratsaldetan zabaltzen duten komertzioak, etxearekin lotutako komertzioak, Durango Bai elkartea, Gu ere Bai ostalari elkartea eta profesional autonomoak. Horrexek dira plataforma berria sortzeko batutako elkarte eta taldeak. 

Merkataritzak eta ostalaritzak “bizi dituzten sasoi berriei era antolatuan aurre egiteko lehenengo kate-maila” izan gura du  plataformak. Era berean argitu dute, “Durango saltoki-gune irekia hainbat herritan komertzio tradizional askok erabilitako leloa dela eta ez duela suposatzen saltoki-gune bat zabaltzea babestea”. Ildo horretan, “horren denbora laburrean horrenbeste talde sortu”  izana nabarmendu dute, eta “arazoak konpontzeko beharraren eta euren kexek izan duten oihartzun eskasaren emaitza” dela hori.

Hainbat ardura

Aparkalekuaren arazoa — bai Alde Zaharrean bai TAO gunean—  dela-eta, “bezeroentzako arrazoizko preziotan” aparkalekua lakoak izan daitezken “negozioetako titularrentzat irtenbideak” lortzeko lan egin gura dute. Udalak “era erregulatuan” dinamizazio kanpainan egin ditzala ere eskatzen dute plataforma kideek; “izan ere, astero garrantzi komertziala galtzen dihardu Durangok, eta are eta larriagoa izango da Eibarrek Corte Inglesa zabaltzean”.

Komertzioak, ostalaritzak eta profesional autonomoek enplegua sor dezaten eta “gutxieneko formazioa” duen lan-taldea kontratatu dezaten Udalak formazio ikastaroak antolatzen lagundu dezan aldarrikatzen dute.

Diru-laguntzak

Aitatu ditugu gaiotaz gainera, komertziora, ostalaritzara eta, oro har, zerbitzuen sektorera Udalak bideratutako aurrekontua  “kontuan hartzeko moduan” igo behar dela deritze ‘Durango saltoki-gune irekia’ plataforma osatzen duten kolektiboek; “izan ere, Durangoko enplegu eta aberastasun iturri nagusienetako bat da zerbitzuen sektorea”. Langabezi eta oporraldiei dagokionez, autonomoen eskubideak gainerako langileen “berdintsuak” izan daitezen ere lan egingo dute, jakitera eman dutenez.

Durangok zerbitzuen sektorearen “batasunetik” gertu daudela esateko moduan daudela uste dute plataforma berriko taldeek. “Guztioi Durango lehen mailako saltoki-gune irekia bihurtzeko  interes komunak mugitzen gaitu. Protagonismo partikular gabe, denen ontzi berean gaude-eta, eta denok batera irten beharko dugu aurrera”.

Ildo horretan, nabarmendu dute “lehenengo aldia” dela “hainbeste arlotako hainbeste profesionalek  sektorearentzat irtenbideak topatzen hasteko kontsensua topatu” dutela, eta plataformara batzera gonbidatu dituzte gura duten guztiak.

Arazo orokorrak planteatu dituzte orain, hala ere, aurrera begira talde bakoitzarekin lotutakoak plazaratuko dituztela aurreratu dute.  “Kontsensuan oinarrituta” irtenbideak proposatzeko lan egingo dutela nabarmendu dute, “ez bakarri kexatu”. Horren haritik, alderdi politikoei eskatu die, “akordioak” bilatzeko lanean parte hartu dezatela eta zerbitzuen sektoreari “daukan garrantzia” ematea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!