Trena geldiarazi dute garraio eredua salatu guran

Anboto 2007ko eka. 4a, 10:12

Informazioa, herri galdeketa orain, AHTrik ez! aldarrikatuz desobedientzia zibilaren adierazgarri geldiarazi zuten, barikuan, hainbat gaztek Aurrera lurrunezko trena. Bilbo-Durango trenbidearen 125. urteurrena zela-eta Bilbotik irten eta Durangora zihoan tren hori Santa Apolonia (Iurreta) inguruan gelditu zuten.

asht.jpgOhar batez azaldu dutenez, “trenaren eta Euskal Herriko garraioaren inguruan Jaurlaritzatik egiten diharduten pantomima handia” salatu gura izan dute. Gaineratu dutenez “Jaurlaritza kontra egonda ere, herritarrak, beste eragile sozial batzuen eskutik, inposatzen ari diren mogikortasun ereduaren eta AHTaren eragin sozial eta ekologiko itzela ikusten hasi da”. Hala ere, Gasteizko gobernuak “Euskal Herriak behar duen garraio ereduaren gaineko informazio prozedura eta eztabaida publiko bat hasteari uko egiten” jarraitzen duela diote.

Euskal Ya deritzonak “ekarriko dituen kalte ekologiko eta paisajistikoak” nabarmendu dituzte gazteek oharrean. Era berean, 9.000 milioi euroko gastua duela gogoratu dute, “datozen 50 urteetarako etxebizitza gastuaren berdintsua”. Diotenez, “herriak eta horien tokiko ekonomiak baztertzen dituen eredu sozialera garamatza AHTak, zentro ekonomiko eta erabaki handiak hirietan izatera bultzatuz”. Nekazaritzari egindako kaltea ere nabarmendu dute.

Garapenaren ikusmolde berria behar dela uste dute trena gelditzeko ekintza bultzatutakoek: “etxebizitza eskuragarrietan oinarritua, aire arnasgarrian, gertutasunean oinarritutako mugikortasunean eta zerbitzu publikoen indartzean”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!