Trena ailegatu zenekoa hartuko dute gogoan

Anboto 2007ko mai. 30a, 20:28

Bilbo-Durango trenbidearen 125. urteurrena betetzen den honetan, “merezitako ongietorria” egingo die trenari, ekainaren 1ean, barikuan; orduko kroniken arabera “harrika” hartu zuten trena durangarrek, “ekitaldi nagusia Bilbon zelako haserre”. Halaxe azaldu du Juan Jose Ziarrusta jarduneko alkateak. Tren bereziak irtengo du Bilbotik, 11:15ean, eta Durangora 12:30 aldera ailegatzea aurreikusi dute, hainbat agintarirekin.

Landako erakustazokan dagoen argazki eta trenen material erakusketan batuko dira gero, eta ongietorri ekitaldia egingo da Kriskitin, Tabira Musika Banda eta Durangaldeko Txistularien parte-hartzearekin; 125 urte bete dituen Durangoko Orfeoiak ere parte hartuko du. Gero, jarduneko alkateak ongietorria egingo die Garraio eta Herri Lan sailburu eta gainerako agintariei. Bazkaria ere egingo dute.

Lurrunezko trena

Ziarrustaren berbetan, trenak uriko kultura eta bizi-baldintzak aldatu zituen. “Urte bian amaitu eta hiru bat milioiko kostua izan zuten lanok”. Sasoi hareek gogoratuz, Euskal Trenbide Sarearen eskutik, Zornotzarako ibilbidea eta buelta egingo duen lurrunezko trena hartu ahal izango da, ekaineko domeka arratsaldeetan. Txartelak geltokian izango dira.

AHTari buruzko informazioa

Bestalde, Ziarrustak aurreratu du AHTaren gainean bidalitako informazio eta agiriak aztertzen diharduela Udalak, eta “interesgarrien” jotakoak Udaleko web orrian eskegiko direla. “Trazatua ikusteko planoa ere jarriko da arkupeetan. Informazio gehiagorako bulego teknikora jo beharko da”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!