Lekua identifikatzeko eta hurrengo belaunaldiek Durangoko gertakizunen kontzientzia izan dezaten, plaka jarri zuten Ahaztuak 1936-1977 elkarteak. Jesus de Cos gerrillari antifrankistak (Pablo Komandantea ezizenarekin ezaguna) parte hartu zuen omenaldian. Ni bandidos, ni vencidos. La guerrilla antifranquista en Cantabria liburuaren egileak Errepublikaren alde borrokatu zuen emakumeen kemena azpimarratu zuen.Demokraziaren alde
Durangoko kartzela frankistan “balore demokratikoak” defendatu zituzten emakumeak zigortu zituzten 1936ko Estatu kolpean altxatuek. Bertan, eskualdeko emakumeak ere bazeuden. Miguel Hernández olerkariak kantatutako Rosario Dinamitera ere Durangoko kartzelara ekarri zuten. Rosario ezin izan zen omenaldian egon, osasun arrazoiengatik, baina errepresaliatutakoen oroimena berreskuratzeari bidezko deritzo.