Udalaren hizkuntza politikan eragiteko tresna berria

Anboto 2007ko mai. 24a, 13:20

Euskararekin lotutako ordenantzen eta erabakien betetze maila, hizkuntza eskubideen bermea eta normalizaziorako erabaki estrategikoak: horixe da euskalgintzari Kontseiluak proposatuta aldarrikapen taula, Udalen hizkuntza politikaren neurketaren haritik. Berbaro, Euskal Herrian Euskaraz (EHE), AEK-Abarrak, Udal Euskaltegia eta Ibaizabal eta Kurutziagak eratutako berbaldian azaldu dituzte datuok. Euskara lehenesten eta nabarmentzen duen zazpiko nota ez du lortu Euskal Herriko 63 udaletako batek ere; Durango 3,88an geratu da.

Lan tresna sortu gura izan da eta helburua ere argia da: Udalek neurriak hartzea. Erabaki, baliabide eta emaitzak neurtu dira, bakoitzeko arlo positibo eta hutsuneak zehaztuz.

Durangoko hutsuneak dira: euskararen ordenantza falta, kontrata nagusietan euskarazko zerbitzua bermatzeko zein aholkularitza juridiko-teknikoaren gainean udal erabaki falta eta euskarari aurrekontuaren %1 be ez bideratzea, lan-mundua euskalduntzeko egitasmo falta, eta, euskalgintzarako azpiegitura “eskasa”. Positiboak dira, herritarren aholkularitza zerbitzua euskaraz izatea eta euskararen plan orokorra egotea edo euskalgintzako taldeak diruz laguntzea, esaterako. “Gutxienekoak neurtu dira eta jarraipena izango du”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!