Gizonezko bat hil da Durangon trenak harrapatuta

Anboto 2007ko mai. 23a, 17:37

Gizonezko bat hil da gaur arratsaldean Durango eta Matiena artean trenak harrapatuta. Zornotzako Gurutz Gorritik jakitera eman dutenez, 40 urte inguruko gizonezko bat da hildakoa.

Gizonezko bat hil da gaur arratsaldean Durango eta Matiena artean trenak harrapatuta. Zornotzako Gurutz Gorritik jakitera eman dutenez, 40 urte inguruko gizonezko bat da hildakoa. Antza, gizonezkoa berehala hil da.

Ezbeharra arratsaldeko 15:45ak aldera gertatu da. Momentu honetan, tren zerbitzua etenda dago Traña-Matiena eta Durango artean. Bidaiarientzako autobus zerbitzua jarri dute Matienatik Durangora joateko.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!