Finantza ikastaroak finantzari ez direnentzako, Durangon

Anboto 2007ko mai. 16a, 12:10

Finantzari ez direnentzako finantza ikastaroa antolatu du Elkargi Elkarrekiko Garantia Elkarteak (EGE), datorren asteoi begira. Enpresa txiki eta ertainetako profesional ez finantzarioei zuzendutako ikastaroa da hori, eta “enpresa finantzekin eta enpresaren finantza kudeaketarekin lotutako oinarrizko gaien gaineko ezagutza integral eta praktikoa” eskaini gura da, Elkargikoek azaldutakoaren arabera.

Parte hartzaileei euren enpresaren kudeaketa finantzari-ekonomikoaren “alde esanguratsuenak” kudeatu, aplikatu eta ezagutzeko gaitasuna eskaini gura die ikastaro horren bitartez, antolatzaileek adierazi dutenez.

Durangon, maiatzaren 21, 23, 28 eta 30ean izango dira saioak, 16:00etatik 20:00etara, azaldu izan dutenez. Landako Elkartegiko aretoan izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!