Lankidetza-ituna sinatu dute Udalak eta Plateruenak

Anboto 2007ko mai. 9a, 14:58

Udalak eta Plateruena kafe antzokiak adostutako lankidetza-hitzarmenaren bitartez, 30.000 euroko diru-laguntza jasoko du azken horrek. 2007rako adostutako itunarekin lotutako batzarrak iaz hasi zituzten, gabon inguruan akordiora helduz —apirilean sinatu dute—.

Halaxe gogoratu dute Juan Jose Ziarrusta alkateak eta Platerueneko presidente Alberto Erraztik. Urtean hainbat arlotako 170 ekitaldi eratzen dituzte Plateruenean, musika nagusi dela aitortu arren: “Eskaintza hori segurtatzeko eta egitasmoa bera laguntzeko dira 30.000 euroak”.

Ziarrustaren berbetan, “Durango kanpoan ere ezagutzera emateko aurretik ere sinatu dira lankidetza-itunak eta Plateruena, herria kanpoan zabaltzeko eta kanpokoak herrira ekartzeko bidea dela pentsatzen dugu. Gure herriari bizitza ematen dio”.

Plateruena “herritik sortutakoa”dela gogoratu du Erraztik: “Dena bada, bazkideengatik da eta jendearen laguntza ezinbestekoa da. Kultura aurrera ateratzeko dirua behar da eta herriaren lan horri instituzioek aitortza egitea garrantzitsua da”. Lankidetzan jarraitu gura dute, “gurea etorkizunari begirako plangintza da-eta; 10 urterakoa”. Laguntza eske Aldundira eta Jaurlaritzara ere jo dute: “Udalak laguntza ematea beste bideak zabaltzea ere bada”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!