Finantza jardunaldiak eratu ditu Elkargik

Anboto 2007ko mai. 10a, 14:50

II. Finantza Jardunaldiak eratu ditu, Durangon, Elkargi Elkarrekiko Garantia Elkarteak (EGE). 2007ko laguntza finantzarioak eta familia protokoloa dira asteon hasitako saioon ardatz, eta Durangaldeko enpresei zuzendutakoak dira

II. Finantza Jardunaldiak eratu ditu, Durangon, Elkargi Elkarrekiko Garantia Elkarteak (EGE). 2007ko laguntza finantzarioak eta familia protokoloa dira asteon hasitako saioon ardatz, eta Durangaldeko enpresei zuzendutakoak dira.

Eguaztenean izan zen aurreneko saioa: Merkatuko finantza-linea eta laguntza onenetara nola iritsi 2007an, Elkargiko Merkatuko Zuzendari Miguel Angel Hernandezek zuzenduta.

Maiatzaren 16an izango da hurrengo saioa: Familia protokoloa nola ezarri eta oinordetza prozesua nola planifikatu izenburupean garatuko da, 18:00etatik 20:00etara; Elkargi EGEko Aholkularitza eta Finantza Zerbitzuen Saileko Zuzendari Esteban Herediak zuzenduko du hori. Landako Elkartegiko hitzaldi aretoan izango da.

Elkargik Durangon daukan bulegoak eratutako ekimena da, eskualdeko enpresei “gertutasun” eta “hurbiltasun” handiagoa ematen jarraitu guran. Trebakuntza finantzarioarekin lotuta, ekimenarekin “eszenatoki ekonomiko-finantzarioan ematen diharduten aldaketei aurre egiteko, enpresek eta, batez ere, Enpresa Ertain eta Txikiek (ETE), duten ahalmena handitzea da helburua. Euren finantza-kudeaketa, lehiakortasuna, hobetzeko sortzen diren aukera eta alternatibak ezagutu eta horietara heltzea”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!