Udal arduradunek antolatutako bisitan obraren nondik norakoak azaldu dituzte. “Espazio zabala izango da neurri handian, Kurutziagako gurutzearen museoa hartuko duena. Erdian jarriko da gurutzea goian zinborioa duela. Igarobide batek gurutzatuko du museoa eta kristalezko igogailua ere jarriko da. Gurutzea hainbat perspektibatik ikusteko aukera eskainiko da”. Goiko solairua Vera Cruz kofradiarako bulego bat egokituko da, besteak beste. Kurutziagako errebalekoa atzealdetik kale berri bat ere sortuko da eta tartean parke bat egokitu. Lanak amaitu arren, hala ere, gurutzearen lekualdatzeari itxaron beharko die jende aurrera zabaltzeko. Eta, aurretik, Deustoko Arte Ederretako azterketari itxaron beharko die.Hizkuntza Eskola
Bestalde, Hizkuntza Eskola berriko lanak —2,5 milioi euro— irailean amaituko ei dira. “Eguzkimenduan oinarritutako obra bakuna” da. Behe solairua 3 ditu eta, guztira, 26-27 gela batuko ditu.