
Prekarietatearen aurkako borroka “lehentasunezkotzat” jo du LABek, batez ere emakume eta gazteenganako “tresna zapaltzailea” dena, eta, horretarako elkarrekin jardutera deitu du: “Aski da lan-istripuez eta segurtasun eta osasun baldintzak ez betetzeaz”. Bestalde, “bake eszenatokia” sortzea eta “irtenbide demokratikoak” bideratzea eskatu dute, “elkarrizketa premiazkoa izanik”.
UGT eta CCOOek Berdintasunaren eta kalitatezko enpleguaren alde lelopean deitutako ekitaldietan, “batasun sindikalaren alde” egin dute, “bakearen eta askatasunaren alde” ez eze, eta, itun kolektiboen “blokeoa” etetea aldarrikatu zuten. ELAk, Bilbon, negoziazio kolektiboetan eragin ahal izateko langile antolakuntza eskatu zuen, Langileak garelako. Orgullo de clase lelopean. Prekarietatea eta lan baldintza eskasak salatu ditu.