Andra Mari kaleko irteera itxiko dute

Anboto 2007ko mai. 1a, 16:53

Beste alde batetik, Alde Zaharreko lurzoruaren konponketa lanak direla-eta Andra Mari kaleko irteera itxiko dute udal arduradunek. Eguaztenean, maiatzaren 2an itxiko dute irteera hori, hala ere, helarazitako oharrean ez dute zehaztu noiz arte egongo den itxita.

Horren aurrean, udal arduradunek azaldu dutenez, Goienkaletik irteera San Agustinaldetik bideratuko da; Andra Maria, Lariz Torre eta Barrenkaletik igaroaz. Konponketa lanen ezaugarriek, diotenez, Alde Zaharreko hainbat puntutan jardutera behartzen dute. Horren eraginez, izan daitezken bestelako neurrien aurrean jakin eragingo dutela azaldu gura izan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!