Txakurren gorotz-hondakinak direla eta sortutako arazoaren aurrean txakurrak eta horien ugazabak “hezteko” helburuarekin pipi-can deritzenak egokitu dituzte udal arduradunek. Txakurrek euren egin beharrak berton egin ditzaten beren-beregi egindako hormigoizko guneak. “Gune berdeetan eta inguruan oso ondo integratzen” dira jakitera eman dutenez eta ur-hargunea eta isurbidea daukate. Erdian zutoin bat ere badute seinalizazioarekin.

Udal ordezkariek azaldu dutenez, 15.000 euro inguruko kostua dute obra zibilok eta CESPA S. A. enpresak hartu du hori bere gain. Enpresak berak dihardu lanok egiten, Durangoko Udalak horrek aurkeztutako eskaintza aukeratu ondoren —garbitasun zerbitzua eurek daramate—. Hiru lekutan dihardute jartzen, argitu dutenez: Ibaizabal eta Tabira parkeetan eta Anbrosio Meabeko gune berdean, hain zuzen ere.