TAOaren hedatzea eten da txosten berri baten zain

Anboto 2007ko api. 30a, 10:39

Trafikoaren eta aparkamenduaren ordenantzaren (TAO) zabaltzea atzeratu egin da. Izan ere, udalbatzarrak onartu berri du horren aldarazpen-espedientea etetea. TAOa zabaltzeko egindako proposamenaren gaineko txostena eskatu dio Gobernu Taldeak Leber enpresari, 2003an mugikortasunaren gaineko diagnosia egin zuen enpresari.

Trafikoaren eta aparkamenduaren ordenantzaren (TAO) zabaltzea atzeratu egin da. Izan ere, udalbatzarrak onartu berri du horren aldarazpen-espedientea etetea. TAOa zabaltzeko egindako proposamenaren gaineko txostena eskatu dio Gobernu Taldeak Leber enpresari, 2003an mugikortasunaren gaineko diagnosia egin zuen enpresari.

Joan zen abenduan onartu zen aldarazpen-espediente hori alkatearen kalitatezko botoarekin. Orain etetearen alde agertu dira udal talde guztiak, PSE-EE ezik. Abstenitu egin dira sozialistak.

Aralar pozik agertu da etendura adostu dela-eta. TAOa jarri eta urtebetera hori zabaltzea proposatu zela gogoratu du, eta hori erabakitzerakoan “txosten eta irizpide teknikoak” faltan bota zituztela. TAOaren zabaltzeak “babes teknikorik” ez zeukala-eta alegazioak aurkeztu zituela berretsi du Aralarrek: “Sortutako arazoen aurrean, TAOaren mugan dauden auzoetako presioen aurrean hartutako erabakia da. Hala ere, ez deritzogu aproposena TAOa zabaltzea. Arazoa beste leku batera zabaltzen da”. Ildo horretan, “neurri populista” zeritzon Aralarrek TAOa zabaltzea.

Datu gehiago

Orain, “babes teknikodun txostenak” eskatuko direlako “pozik” agertu da Aralar. Bide horretan, esan dute, Leber enpresak iazko uztailean beste txosten bat egin zuela: “Orain arte helarazi ez zaigun txostenean, TAO mugako auzokoen kexen aurrean diote, TAOa zabaltzea baino egokiago izan daitekeela TAO inguruko portaletan egoiliar txartela ematea”.

Mugarra bilguneak ere nabarmendu du TAO murriztearen alde dagoela eta “betetze mailan” oinarritu dute “Agerikoa da leku libre asko dagoela eta TAO murriztearen alde gaude”. Leber enpresari informazioa eskatzea ondo deritze. Betetze maila ikusiko dela eta mahai gainean datu gehiago izango dituela arrazoitu dute.

EAJ-EAk dio txostena eginda “denek” irabaziko dutela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!