Presoen oinarrizko eskubideen alde hainbat ekitaldi

Anboto 2007ko api. 25a, 19:05

Durangoko Preso Politikoen Oinarrizko Eskubideen Aldeko Konpromiso Eguna eratu dute, barikuan, Durangon. Goizean, elkarateratzeak deitu dituzte ikastetxe eta lantegietan.

Durangoko Preso Politikoen Oinarrizko Eskubideen Aldeko Konpromiso Eguna eratu dute, barikuan, Durangon. Goizean, elkarateratzeak deitu dituzte ikastetxe eta lantegietan.

Horrezaz gainera, hileko azken barikua izanik Ezkurdin, 20:00etan deitutako elkarateratzean parte hartzera deitu dute. Ondoren, ekitaldia izango da Andra Marian.

Bertso-afaria

Gauerako, berriz, bertso afaria eratu dute, eta, jakin eragin dutenez, bertan, Durangoko presoek jarritako gaiak botako dizkie bertsolariei gai jartzaile lez jardungo duen Maite Berriozabalek. Miren Amuriza, Etxahun Lekue, Gorka Lazkano, Gorka Ostolaza ‘Potxis’ eta Eneko Abasolo ‘Abarkas’ izango dira bertan bertsotan.

Bertora joateko txartelak Ttipi-Ttapan, Intxaurren eta Atxo Fun Funen eskuratu daitezke, azaldu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!