Hezkuntzan 8,5 milioitik gorako inbertsioa egin du Udalak 2004tik

Anboto 2007ko api. 24a, 12:51

Hezkuntzaren kalitatea hobetze aldera 8,5 milioi eurotik gorako inbertsioa egin du Durangoko Udalak, azken lau urtean. Hezkuntza arautu zein ez arautuan bideratu da dirua; era berean, haurtzaindegi pribatuetako inbertsioetarako diru-laguntzatan 95.900 euro inguru bideratu dituzte. Halaxe eman du jakitera Juan Jose Ziarrusta alkateak. Bere berbetan, Udalaren "hezkuntza publikoarekiko ageriko konpromisoa" ez eze, "egindako ahalegin ekonomiko garrantzitsua" erakusten dute datuok.

Hezkuntzaren kalitatea hobetze aldera 8,5 milioi eurotik gorako inbertsioa egin du Durangoko Udalak, azken lau urtean. Hezkuntza arautu zein ez arautuan bideratu da dirua; era berean, haurtzaindegi pribatuetako inbertsioetarako diru-laguntzatan 95.900 euro inguru bideratu dituzte. Halaxe eman du jakitera Juan Jose Ziarrusta alkateak. Bere berbetan, Udalaren “hezkuntza publikoarekiko ageriko konpromisoa” ez eze, “egindako ahalegin ekonomiko garrantzitsua” erakusten dute datuok.

Hala ere, diru atal potolo horren barruan daude Hizkuntza Eskola berriko lanek eskatutako inbertsioa —2,7 milioi euro— eta Zabalarra eskolan Julene Azpeitia haurtzaindegi publikoa egokitzeko lanak —369.300 euro—. “Inbertsio inportantea osotzen dute biok. Beraz, egia da gastu maila hori ezin dela mantendu” . Inbertsio nagusi horiek kenduta, aurrera begira, lau urteko gastu arrunta, 5 milioi eurotik gora mantenduko litzake.

2004an hasi eta gaurdaino Zabalarra eskolan 144.600 eurokoa izan da gastu arrunta eta 175.500 euro inguruko inbertsioa egin da; Landakon, berriz, hurrenez hurren, 1.204.000 euro eta 310.500 euro bideratu dira. Ziarrustak argitu duenez, “Zabalarran estalitako jolasgunea egokitu da eta Landakon jolasteko gunea ez eze aldagelak berriztu eta kiroldegia itxi da”.

Arautu gabeko hezkuntzarekin lotuta Lanbide Heziketa zentroa aitatu du Durangoko alkateak. Durangaldeko Mankomunitateak daroa zentro hori, hala ere, Durangoko Udalak gastuaren erdiari egiten diola aurre gogoratu du Ziarrustak.

Horren haritik azaldu du gastu arruntean 674.600 euro bideratu direla urteotan eta inbertsioei lotuta 112.400 euro inguru. Musika Eskolan, inbertsioetan 92.200 euro inguru erabili dira — gela berriak egokitu dira, igogailua jarri, espaloia zabaldu…—; gastu arruntean, berriz, 2.040.000 euro. Udal euskaltegiaren — horren barruan etorkinentzako AISA egitasmoarena ere bai— gastu arrunta, bestalde, 625.000 eurora ailegatu da, eta, Helduentzako Hezkuntza Iraunkorrarena 83.1000 eurora.

Zabalarra eskolan egokitu dute Julene Azpeitia haurtzaindegi publikoa esan bezala — 41.000 euroo gastu arruntarekin— eta Hizkuntza Eskola bertotik atera dute, Zabalarra handitzen doanez lekua egiteko.

Zerbitzu osagarriak

Bestalde, bestelako zerbitzu osagarriak aitatu ditu herriko alkateak. Horien artean dira Astronomia Gela eta hezkuntza-formazio eta-berrikuntza zentroa, Berritzegunea. Azken hori San Fauston dago, orain, baina, Pinondo Etxeko bigarren pisuan izango du leku berria.
Egiten de “ahalegin garrantzitsua” erakutsi gura izan dute Ziarrustak nabarmendu duenez.

Horrezaz gainera, Kultura, Euskara eta Hezkuntza sailetik Landako, Zabalarra eta Haur Eskoletako Guraso Elkarteetara diru-laguntzak bideratzen direla gogoratu du Mª Jose Balier batzordeburuak. Era berean, EB-Berdeak taldearen proposamenez Guraso Elkarteen gastuei aurre egiteko diru-laguntzak ematen dira; baita eskola-kontseilurako ere bai, ekintzak bideratu ditzaten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!