Alokairurako laguntzak argitaratu direla-eta Aralarrek hainbat argibide eman ditu

Anboto 2007ko api. 20a, 16:11

Etxebizitzen alokairurako 35 urte baino gazteagoentzako diru-laguntzak argitara eman direla-eta, Aralarrek bere “poza” agertu du, “aurten, iaz ez bezala urte hasieran egin delako hori”, adierazi duenez.

Etxebizitzen alokairurako 35 urte baino gazteagoentzako diru-laguntzak argitara eman direla-eta, Aralarrek bere “poza” agertu du, “aurten, iaz ez bezala urte hasieran egin delako hori”, adierazi duenez.

Aralarrek 2006ko udal aurrekontuan egindako proposamen bateri esker daudela diru-laguntzak gogorarazi du, ohar baten bitartez. Hala ere, agertu duenaren arabera, “Udal Gobernuaren doilorkeria —18.000 euro bakarrik eta sarreren muga 16.000 euroan jarriz— eta utzikeriarengatik, irailean argitaratu ziren-eta, pertsona bik bakarrik izan zuten hauetaz baliatzeko aukera”.

Horregatik guztiagatik, gaineratu duenez, diru-laguntzetarako kopurua 60.000 eurora igotzeaz gainera, sarreren mugen, Aralarrek horrela proposaturik, 21.000 euroan finkatu da, horrek diru-laguntza “bideragarriagoa” eginez. Gogoratu gura izan du, bestalde, “eginahalak” egin direla Aralarretik diru-laguntza horiek urte hasieran argitaratu daitezen: “horrela, dirua sobratuz gero bigarren deialdi bat egin dadin. Horretarako, beste alderdi politiko eta teknikarien ekarpenak jasotzen zituen dekretu zirriborro bat aurkeztu genuen. Alegia, argitaratu dena”.

Laguntza hori ahalik eta pertsona gehienek jaso dezaten, “lanean jarraitu” beharko duela dio Aralarrek. “Izan ere, oso garrantzitsua deritzogu, batetik etxe bila dabilen jendeari laguntzeari, eta, bestetik, alokairuari jabegoaren aurrean lehentasuna emateari”. Era horretan, etxebizitza arloan dagoen “espekulazio burbuila loditu” baino egiten ez duen “jabegoan oinarritzen diren eredu sozialak” aldatu ahal izateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!