Abiadura Handiko Trenari (AHT), ez! Tren sozialari, bai! lelopean, manifestazioa egin du, gaur, ELA sindikatuak Durangon. Asanblada izan dute aurretik, Andra Marian, gaiaren gainean hausnartzeko, eta manifestazioa 11:30ean inguruan hasi dute. Bertan izan da Jose Elorrieta idazkari nagusia ere.

Eusko Jaurlaritzari, AHTari buruz eztabaidatu gura ez izatea egotzi dio ELAk. Dioenez, AHTaren lanak gelditu behar dira, eta Hego Euskal Herrian zelako trenbide sarea gura dugun erabakitzeko gizarte eztabaida zabaldu ere bai”. Gaineratu dutenez, “hartutako erabakiak eragin handia izango du gure etorkizunean eta guztion iritzia hartu behar da aintzat”.
Eguneroko joan-etorrietarako ez du balio AHTak, ELAren berbetan. “Biztanleriaren %99k baino gehiagok ez du Euskal Y-a deritzona lanera edo ikastera joateko erabiliko, ezta ohiko beharretarako ere”. Merkantzien errepideko garraioa ez duela arinduko diote eta, gogoratu dute, ingurumenean izango duen eragina “oso larria” izango dela. AHTa Espainiako gobernuak “inposatutako” egitasmoa dela nabarmendu dute. Tren soziala
Tren sozialaren aldeko apustua da ELA sindikatuarena, “Europako leku askotan dagoena, baina, Euskal Herrian ez duguna”. Belgikako tren konbentzionala jarri dute adibide moduan: “AHTa baino askoz leku gehiagotan geratzen da; antzeko bidaia egiteko AHTarentzako aurreikusi den denbora berdina behar du; eta merkeagoa da”. Ildo horretan, sindikatukoek gaineratu dutenez, “merkantzia asko mugitzen duen sistema” da.